XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Karga positibozko unitatea (q) infiniturik Araino eramateko lana, Braino eramatekoa baino handiagoa izango da.

Potentziala A puntuan Bn baino handiagoa da.

Eremu elektrikoaren A eta B bi punturen arteko potentzial-diferentzia, karga positibozko unitatea B puntutik A puntura eramateko egin beharrezko lana da. .

Potentzial-diferentziaren unitatea ere Volta da.

b) Eremuko lana eta kargaren ibilbidea.

Eremuak egindako lana, independente da kargaren ibilbidearekiko.

Eremu baten barruko bi puntuen arteko potentzial-diferentzia beti berdina baldin bada, karga elektrikoa puntu batetik besteraino eramateko aukeratzen den ibilbideak ez du zerikusirik.

Bestela, lana ibilbidearekin batera aldatuko balitz, puntu berean potentzial desberdinak edukiko genituzke.

Eremu uniforme batean erraz frogatzen da ibilbideak ez duela zerikusirik.

Ikus 5.17. irudia.

Pentsa dezagun eremu elektriko uniformea dugula, eta A puntuan q' karga positiboa dagoela q'. E indar baten menpe.

Karga hau A puntutik B puntura garraiatzea nahi badugu, indar-lerro bati jarraituz (a), eremuak eragindako indar berdina eta norantzaz aurkakoa ipini beharko dugu: Beraz, lana egiten dugu: .

1,A puntutik Brainoko distantzia da.

Orain, karga AB'B bideari jarraituz (b) desplazatuko dugu.

BB' desplazamenduan lana nulua denez gero, lan totala zera izango da: .

5.17. irudiko B' puntutik B puntura karga desplazatzerakoan, lana zergatik da nulua?.